Jadanik bisitatu dugu Barrikako flyscha! Eta bazen garaia... Aurreko astetik egon gara egun hau itxaroten. Ostiralean burutzeko irteera zen arren, eguraldi txarra zela medio, aste honetara igarotzea erabaki genuen. Eta bai asmatu ere. Egun ikaragarria izan dugu, eguraldi paregabea.
Aurreko asteetan Lucia Bastero eta Lucia Castrillejo andereñoek Roberto Pinedorekin batera egindako prestaketari esker, askoz ere hobeto uletu ahal izan dugu paretan ikusten genituen arrokaren formazio bitxiak. Izan ere, beti da askoz ere probetxugarriagoa geologoa eta argazkilaria den norbaitekin lekuren bat bisitatzera joatea. Beti eskeiniko du, gaiaren jakitun denetik, informazio zehatz eta zuzena, baina baita, argazkilariaren ikuspuntutik, inguruaren ikuspegi artistiko eta erromatikoa.
Margak, kareharria, higadura, tolesturak, failak... Liburuan ondo azalduta datozen arren, ez du alderik bertan ikusi, ukitu eta gozatzeko dugun aukerarekin.
Eskerrik asko irteera eta egun hau posible egin duzuen guztioi!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina