2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

Europako dunarik handiena: Dune de Pilat

Pilat duna (frantsesezDune du Pilat edo Grande Dune du PilatEuropako dunarik altuena da. Arcachongo badian, dago, Bordeletik 60 kilometrotara. Plentziatik joanda, 3 ordu eta erdiko bidaia egin beharko genuke:
60.000.000 m³ inguruko bolumena du, 500 metroko zabalera eta 2,7 kilometroko luzera izanik. Egun itsas mailatik 110 metroko altuera du. Turismo-gune ospetsua da, urtero miloi bat bisitari baino gehiago dituena.
Epeka-epeka barnealderaino doa, etxeak, errepideak eta Atlantiar Harresiaren zati batzuk estaliz. Pilat bere izenak gaskoiko jatorria du: Pilhar euskaraz "meta" esan nahi du.
2009ko Klaus ekaitzak 175 km/h-ko haize-boladak izan zituen dunan eta bere tontorra kaltetu zuen.
(iturburua, WIKIPEDIA)

Argazkia ikusita ez duzu oraindik bere tamaina imagintazen? Ba sentitu zaitez txori dron batez grabatutako bideo hau ikusita:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina