2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

Gauerdiko eguzkia; zer da?

Irakurgaiak 36 eta 37 orrialdeetan LAPONIAri buruz irakurritako informazioan, "Gauerdiko Eguzkia" aipatu digute, baina ba al dakizu zer den Gauerdiko Eguzkia

Badaude Lur planetan neguko zenbait egunetan zehar eguzkirik ikusten ez duten lurraldeak, hots, 24 orduz gauean bizi direnak. Baina negua iluntasunean igarotzen duten lurralde beraiek, udan, 24 orduko argitasuna dute, hau da, eguzkia ez da egun osoan ezkutatzen. Gau erdian (gaueko 12:00etan) eguzkia oraindik ere agerian geratzearen fenomeno horri deitzen diogu Gauerdiko Eguzkia

Hona hemen mugimendu hori bideo baten jasota. Ikusi ahal izango duzunez, eguzkia ez da momentu baten ere lotara joaten:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina