2016(e)ko azaroaren 20(a), igandea

Urriko kanpaina - SD Plentzia futbol taldea

Azaroko kanpainan SD PLENTZIA taldeari buruzko informazio bilaketa egitea suertatu zaigu. Ikusi ahal izan dugu zeinen baliagarri izan zaigun berdintasunari buruz hitz egiteko, kirolari eta gure herriko taldeari buruzko informazio gehiago ezagutzeko, eta baita euskarak futbola bezain nazioarteko kirol batean ere lekurik baduela ikusteko. 

6. mailako ikasle batzuoi, alde batetik, SD PLENTZIA futbola taldeko emakumezkoen taldeei buruzko historia eta informazio bilaketa egitea suertatu zaigu; taldeen argazkiak, jokalarien izenak eta irudiak, etab. bilatu ditugu. Bestalde, beste gelako ikasleoi, futbolean erabili daitezken esamolde desberdinen bilaketa egitea egokitu zaie. Lan ez horren erreza, baina benetan erabilgarri eta dibertigarria!

Hortaz gain, 5. mailako ikasleek ere parte hartu dute, eta guztiok batera izugarrizko mural polita burutu ahal izan dugu, eta horren lekuko honako argazkia (oraindik amaitzea geratzen zaigu):



Ezin duzue imajina zenbat disfrutatzen dugun mota honetako kanpainak egiten ditugunean!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina