2016(e)ko abenduaren 28(a), asteazkena

Berri harrigarria

Egun on neska mutilak!

Gaur goizean berri harrigarri batekin esnatu naiz. Goiz-goizean (horren goiz zan, esnatu ere egin nauela) Unai Urrutiak deitu egin nau Euskal Telebistatik. Opor sasoian, antza, eskola desberdinetako blogak bisitatzeko aprobetxatzen dute eta bisitatutako guztien artean geurera heldu dira. Hainbat lan eta sarrera desberdin gustatu egin zaizkio, baina dudarik gabe gehien harritu egin duena azaroaren 25ean egindako "mannequin challenge"-a izan da, eta hori dela eta gauza bat proposatu egin dit.

Aurreko hilebetean Gaztea Irratiak Mannequin Challenge lehiaketa antolatu zuen. Bertan hainbat taldek hartu zuten parte, baina "batek ere ez zuen aurkeztu guk egindako moduko mezu eta kalitateaz", berak esan duenez. Hori dela eta, lehiaketan parte hartzeko bideoak aurkezteko epea amaitu denez, beste proposamen bat egin dit: bideoklip batean parte hartzea. Argi dago aukera hori ez digutela guri bakarrik eskeini, eta hori eskuratzeko lan "apur bat" egin beharko dugula.

Euskal Herriko 2.000 eskola desberdineri gauza bera eskatu diete: datorren udarako "Euskararen Txantxangorria" abestiari letra aldatu nahi diote kanpaña berria egin nahi dutelako, eta hor zuek sartzen zarete; doinu eta musika bera mantenduta, letra berriak proposatu beharko dizkiegu Gabonetako oporrak amaitu baino lehen. Jasotako letra guztien artean, gehien gustatzen zaizkienak kontutan izanda, opor ostean kantu berria bidaliko digute eta kantu hori dakigunean bideo-klip bat grabatzera etorriko dira. Baina hori ez da guztia... Grabatuko duten bideo-klip hori "Goazen!" telesailaren kapituluetariko batean agertuko da eta, beraz, gu eta gure eskola ere.

Badakit opor garaian gaudela eta lan ikaragarria eskatzea dela, baina zorretan badut pentsatuta euskarako notan islada bat izan beharko duela, gutxienez "Oso ondo" bat lortuaz. Hortaz aparte, abesti baten letra denez, Estirekin ere hitz egingo dut musikako notetan punturen bat gehiago eskuratu dezakezuen. 

Baina horretarako, oporrak bukatu baino lehen abestirako estrofa berri bat bidali behar didazue, nik ere Euskal Telebistara montaia garaiz bidali ahal izateko. Nahi duzuen moduan bidali dezakezue: bideoan, audio soilik, zuek bakarrik, familiakoekin batera... Nire mailera bidali eta nik oporrak bukatu baino lehen Unai Urrutiari bidaliko diot. Eta gero, itxarotera...

Animo neska-mutilak, ia zortea dugun!! Zuen proposamenen zain geratzen naiz!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina