2017(e)ko urtarrilaren 25(a), asteazkena

Charles Chaplin - Kateko lana

I. Industria Iraultzaren azken agerraldietako bat kateko lana izan zen. Lehenengoz 1926. urtean hitz egin zen, Ford Motor Company-ri buruz egindako artikulu batean. 

Ordura arte, ekoizpenak eta ondasun materilak eskuz eta banan-banan egiten ziren. Artisauen lana zen, kalitate handiko ekoizpenekoa, baina hori zela eta ekoizpen kostua altua zen.

XVIII. mendearen amaieran lehen makinak agertzen hasi ziren, eta horrek langileen lan egiteko gaitasuna ere arinagoa izatea eskatzen zuen. Baina, nola lortu arintasun hori?

Henry Ford-ek idea bat izan zuen: langile bakoitzak ekoizpen baten pausu guztiak burutu beharrean, ekoizpenaren pausu bakoitzean langile bat jartzea. Modu honetan, "langile bakoitza funtzio espezifikoan espezializatzen da, langile bakar batek hasi eta berak bukatu ordez. Langilea lanera eraman beharrean, lana langilearengana eramatea aurrerapen handia izan zela esan daiteke. Gainera, ekoizpen-sistema honekin, produktuen kalitatea igotzen hasi zen, ekoizpen-denborak hobetuz." (Wikipedia)

Hala eta guztiz ere, kateko lanak baditu bere kontrako jarraitzaileak ere. Nabarienatarikoa, Charles Chaplin izan da. 1936 urteko "Garai modernoak" filman, lan egiteko modu berri honi kritika latza egin zion, bere funtzionamendua irrigarri utzita. Hona hemen filma horren zati bat:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina